logo Union Europea

Gure etorkizunean inbertituz

Imagen rio

Pirinioetako mendebaldeko muturreko mugaz gaindiko ibaien kudeaketa integral eta parte-hartzailea. EFA221/11-GURATRANS

 

GURATRANS Europako proiektu bat da, muga administratibo eta geografikoen gainetik Mendebaldeko Pirinioetako ibai partekatuen kudeaketa hobetzea bilatzen duena.

 

Bost ibai ditu ardatz:

  • Bidasoa. Nafarroak, Gipuzkoak eta Pirinio Atlantikoek partekatzen dute.
  • Urdazuri. Nafarroaren eta Pirinio Atlantikoen artean dago.
  • Urumea eta Oria ibaiaren adarrak: Araxes eta Leitzaran, Nafarroa eta Gipuzkoa artean igarotzen direnak.

 

Aurreikusita dago proiektuak hartzen duen esparruan urak kudeatzeko gaitasuna duten erakundeen arteko koordinazioa hobetzea.  Horretarako, erraztasunak emanen dira informazioa trukatzeko eta eragileen arteko hartu-emanetarako. Halaber, proiektuok bost ibaietarako aurreikusitako kudeaketa laburbiltzen duten agiriak sortuko dira, eta mugaz gaindiko ibaien kudeaketaren gutuna sinatuko da.

 

Bestalde, lurralde bakoitzean uraren kudeaketari buruz izandako esperientzien eta jardunbide onen bilduma eginen da, eta emaitza arloz arloko mintegietan emanen da ezagutzera.

 

Halaber, uraren arloko sentsibilizazioa eta parte-hartze publikoa sustatzera bideratutako ekintzak aurreikusten dira, bai eta efizientzia hobetzera eta kontsumoa gutxitzera bideratutakoak ere, ibaien narriadura saihestuta (eskariaren kudeaketa).

 

Azkenik, proiektuak gure ibaiak hobetzera bideratutako ekintzak biltzen ditu, hain zuzen ere honakoen bitartez:

  • Diagnosiak, ibaien plan integralak eta toki eta arro mailako azterlanak egitea.
  • Oztopoak kentzea. Presek eta noriek ibaiak hondatzen dituzte, eta arrainen eta beste fauna-talde batzuen iragatea oztopatzen dute. Eragin horien adibide bat Inturiako presa da, Leitzaran ibaia zatitzen duena.
  • Ibaiertzeko landaredia hobetzea. Baso mota hau, zeinak ibai-ekosistemen oinarrizko baldintzei eusten baitie, landaketak eginez eta landare inbaditzaileak kenduz hobetuko da.  Lan hau ibaien dibertsitatea areagotzen duten ekintzekin konbinatuko da, egungoak baino baldintza naturalagoak lortzea bilatuz.

Berriak

Guratrans: "oso esperientzia positiboa" kide guztientzat

Proiektuaren azken mintegiak, abenduaren 10ean antolatuta, Pirinioen mendebaldeko muturreko mugaz gaindiko ibaien ekintzak egin ondoren emaitzez interesatuta zeuden ia ehun pertsona bildu zituen. Ekitaldian, entitate-kideen ordezkariek etorkizunekolankidetzaren oinarriak finkatu zituzten “Ur partekatuen kudeaketa-gutuna" sinatuz.

Nafarroako Gobernuak, CRANAk eta Baztango, Berako, Lesakako eta Doneztebeko Udalek Guratrans proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte. Ekimenak helburu du Pirinioetako ibaiak kudeatzea eta hobetzea.

Bilerak herri bakoitzean egin dira azaro erdialdean, eta Europako ekimenean interesa duten entitate eta jendearendako egon dira zabalik, hots, Araxes, Baztan-Bidasoa, Leitzaran, Urdazuri eta  Urumea ibaietan jardun dutenei.

More

Partehartzaileak

HaziLogo Crana

Kidetuak

Logotipo URALogo FGLogo GNLogo AF